XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekonomia-lehiaketaren eta lanbideak sortaraztearen aldetatik, sormenez nagusi izan eta ekoizpide-erapidetza eta, beraz, ekonomia eta gizartearen aldetikako giroa herrotik inarrostea lortu dezatenek etekin haundiagoa aterako dute, herrialde aintzindarietatikako teknikabide berriak eta agian salgaiak, apailuak edo zerbitzuak jasan edo ekarri behar ditzatenen aldean.

ENEAko azterlari-talde batek, gaia agortzeko xederik gabe Ipar-Ameriketako azterlanak Italiako benetako egoerara egokitzen egin duen lanean, 200 ogibide berri baino gehiago zermugatu, eta lanbide berri hoiek gure herrian ia 3 miloe langile behar izan ditzaketela jo dute.

Honetan ere garbi hitz egin beharra dago: Ogibide berri hoiek ez dira, denak, orain daudenei gehitu beharreko bestelakoak; aitzitik, gehienak, orain arteko lan-alor eta ihardunak teknikabide berriak eratxikiz aldatzetik ateratzen dira.

Lan-tokiak herrialde bakoitzean gehituko edo gutxituko direnaren azkeneko kontu-garbiketa, politika-indarren benetako gogoaren, eta herritarrek, eta batez ere enpresariek eta sindikaritza-elkarteek teknikabideen bilakakuntzari eta horren gizartearekiko eraginari erantzuten izan dezagun jarraimenaren eta sormenaren menpe dago.

Italian, Italiako Bankuko eraenlariak 1983garreneko kontugarbiketari buruzko azken adierazpenetan jakinarazi duenez, hurrengo hamar-urteko osoa lan-merkatuan herritar-multzo haundiak agertzearen eraginpean egongo da.

1993garrenerartekoan lantoki-eskaintza urtean ehuneko 0,4 gehitu, eta oraingoak baino 900.000 lan-toki gehiago osatuko direla pentsa daiteke.

Bestalde, eta arrazoizko dirudienez, emakumezkoen ihardutze-erakuskaria gutxi baino ez bada ere igo egingo dela kontutan izanik, 1993garreneko lantoki-eskeintza 1.500.000 lantokitaraino iritsiko litzateke.

Aintzin-hainbaketa hoiei egokitu behar zaizkie, beraz, agiango lan-eskaintza zuzpertzeko ahalegin guztiak, lana teknolojia-berrikuntzaz era burutsuan baliatuz baizik ezin sor daitekeela.

Europan, gaurregun (eta Alemaniako burdinagintzan izandako lanetenak horren adibide esanguratsuak ditugu), ohizko lan-alorretako larrialdiaren ondorio txarrak gutxitzeko, lan-orduak gutxitzeko eta zahar-saripenez eta horren antzerako neurriez baliatuz langile-erroldak murrizteko joera agertzen da.